marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

"Koloreak ikasten" eta koloretako lanak!

Kaixo lagunok!

Gure txikiak olerkiak eta koloreak ikasten ibili dira etxean egun hauetan, 
eta batzuk "Gure olerkiak eta abestiak" liburuxka osatzen hasi dira! Begira!

Laiak oso polita margotu du abestiaren irudia! Asko gustatu zaio abesti hau eta primeran daki!


Beñat oso langile ibili da egun hauetan. Mantala jantzita eta guzti!

"Koloreak ikasten" abestia bertsionatu digu! Txalo bero bat!

Eta Nahiaren laguntzaz udaberriko olerkiaren irudia apaindu du! Ederra laguntxoak!


Olerkia ikasi du baita ere, entzun nahi?

Maddalenek ederto margotu ditu irudiak! Txapelduna!

Izei etxean ikastolan bezain langilea da!

Zoragarria! "Koloreak ikasten" abestiaren irudia prest!


Norak bideo hau bidali digu! Hori bai artea!

June eta Iker koloreekin esperimentatzen egon dira! Ideia aparta!


Indiari asko gustatzen zaio margotzea! Ederra geratu zaio abestiaren irudia!


Jonek koloreak nahastea erabaki du! Eta kolore gehiago sortu ditu!

Jareren olerki eta abestien bilduma martxan dago. Oso polita, laztana!



Olerkia asko gustatu zaio, eta primeran ikasi du!
Mila esker txapelduna!


Paulek teknika berria erabili du bere lana egiteko: paperezko bolatxoak itsatsi ditu! 
Eta emaitza ezinhobea da! Artista!


Akuarelak ezin dira falta ezta ere! Gora koloreak! Ederra geratu da olerkia!



Laiak ere lan pilo egin du! Eta bere liburuxka oso polita geratzen ari da!

Ixonek ere margotu du "Koloreak ikasten"abestiaren irudia!


Zein langilea den gure Ixone maitea!

Eta beti bezain irribarretsu! Txapelduna!


Eskerrik asko, txikitxoak! Poza handia hartzen dugu zuen berri izatean, segi horrela!
Muxu erraldoia!!! Segi disfrutatzen!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina