marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzakren 29(a), ostirala

Zorionak Lander!!!

Kaixo!

Gaur gure Landerren eguna da! 3 urte bete ditu!

ZORIONAK TXAPELDUN!



Primeran pasa eta gozatu eguna! 
MUXU POTOLOTE BAT!

Soinuen memo jolasa

Egun on, txikiak!


Egun hauetan ZIENTZIA ASTEA ospatzen jarraitzen dugu. 
Eta, dakizuenez, 2 urteko gelan SOINUA lantzen ari gara.



Gaur jolas bat proposatzen dizuegu. Ea gustokoa duzuen!




JOLAS HAU EGITEKO BEHAR DUGU/ PARA HACER ESTE JUEGO NECESITAMOS:

- Txokolatezko arrautzen barruan dauden ontzi txikiak.
- Los pequeños envases que vienen dentro de los huevos de chocolate.

- Osagai ezberdinak ontziak betetzeko. Osagai bakoitza bi ontzietan jarriko dugu.
- Ingredientes variados para rellenar los envases. Cada ingrediente en dos envases para hacer el juego.

- Nahi baduzue, osagai berdina daukaten ontziei pegatina edo markatxo berdin bat egin ahal diezue, soinua asmatu duzuen ala ez konprobatzeko.
- Si queréis, les podéis poner una pegatina o marca igual a los envases que tengan el mismo ingrediente, para comprobar si habéis adivinado el sonido.


Primeran pasa soinuekin jolasten!

Ondo segi! Eta laster arte, politak! MUAK!


2020(e)ko maiatzakren 26(a), asteartea

Botilofonoa

Kaixo lagunok, zientziaren astea ospatzen gaude eta 2 urtekoak SOINUAren inguruan esperimentatzen ari gara. Gaur kontu berri batekin nator, ea gustokoa duzuen
Botilofonoa egiteko behar duguna, zera da:
- Kristalezko botilak
- Ura
- Kolorantea
- Koilara edo makilatxo bat

Esto es lo que necesitamos:
- Botellas de vidrio
- Agua
- Colorante
- Una cuchara o un palito
idoiagoitia@muskizkoikastola.eus


2020(e)ko maiatzakren 25(a), astelehena

Margarita gehiago!

Kaixo koadrila!

Gure lagunak jo ta ke ibili dira margaritekin jolasten eta esperimentatzen!

Beñatek pilo bat ikusi ditu kalean, eta berehala hasi da jolasean!

Eta etxean esperimentua egin du! 
Egun batzuetan margaritak zaindu eta... kolorea aldatu zaie!

Olerkia ederto ikasi du gainera! Artista!



Gure Ane lan eta lan ibili da margarita margotzen, 
eta olerkia ere primeran ikasi du! 
Aupa txapelduna!



Jonek esperimentua egin du hainbat modutan! 
Tenperarekin, lore zuri ezberdinekin... Zein langilea Jon!
Lortuko zuen loreak tintatzea? Ikus dezagun!



Eta Jare poz-pozik egon da esperimentua egiten!
"Magia" egiten lortuko zuen? 
Seguru baietz! Artista!



Alaiari asko gustatzen zaizkio margaritak! 
Eta olerkia oso ondo ikasi du! Kolore guztiak erabili ditu! Txapelduna!



Gure txikien berri gehiago!

Egun on, txikiak!

Beste aste bat hastera doa! 
Gainera, orain askoz gehiago irten ahal izango gara kalera! Hau poza!

Lagunen berri gehiago izan ditugu! Begira!

Laia bere osabaren baserrian egon da, primeran pasatu du!

Bertan, ardiak eta astoak dauzkate, 
eta Laiari asko gustatzen zaio zaintzea!

Hori bikote elegantea!


Vega etxetik dabil leku batetik bestera zeozer bilatzen... zer izango ote da?
Zapatak? Soinekoa? Jostailuren bat?


Ah! Marrazki bat egin nahi zuen! Aupa Vega, zu bai artista!

ZORIONAK INAR!!!!!


KAIXO LAGUNAK!!!
GAUR INARREN URTEBETETZEA DA!!!!
3 URTE !!!!!
ZORIONAK TXAPELDUN!!!!


OSO ONDO PASA EGUNA ETA MUSU ERRALDOI BAT!!!


ZELAKO FESTA PRESTATU DIOTE INARRERI!!!!

A ZELAKO PASTELAAAAAA!!!








2020(e)ko maiatzakren 24(a), igandea

Mendia...ala hondartza??

Zer nahiago, mendia.... ala hondartza?? Eirak argi dauka: BIAK!
Etxetik ezin irtenda egon ginen hainbeste egun baina orain, atera gaitezkela, bai ondo aprobetxatzen dugula. Eirak aukeran dauka etxetik hurbil....
...mendia...

...hondartza...

...eta animali pilo!

Maddalen pozik dabil

Maddalen oso pozik dabil, udaberria da, eguraldi ona egiten du, kalera atera gaitezke eta.... NIKOLE JAIO DA!! Hori bai dela aitzaki ona poz-pozik dantza egiteko, zuk bai martxa!!

Jon sailkapenak egiten loreekin


  1. Jonek ideia ona izan du jolasten zegoen bitartean. Uretan loretxoak  sartzen zegoen eta bururatu zaio berdinak diren loreak elkartzea. Gero ureztatu eta izozgailuan sartu ditu. Kubito "udaberritsuak" lortu dituzu, Jon!


Kimetz garbiketa lanetan

Kimetzek argi dauka jolastu aurretik lan pixkat egin behar duela. Xurgagailua hartu eta dena garbitzen hasi da. Hori da hori "erremangoa"!!

Alaiaren berri onak

Alaiak berri on bat eman digu bideo baten bidez. Ikus dezagun zer esaten digun
Oso ondo Alaia, txapelduna zara zu, zorionak eta muxu erraldoi bat!

Zorionak Vega!!!

EGUN ON!

GAUR EGUN BEREZIA DA, VEGAREN URTEBETETZEA DA!

Espero dugu egun zoragarria izatea!
Hemendik mila muxu zuretzat!




ZORIONAK LAZTANA!

Begira zelako egun polita pasa zuen gure lagunak!


Ene! Bai opari polita!

Prest putz egiteko? Aurrera!

Zorionak gure printzesa!




2020(e)ko maiatzakren 22(a), ostirala

Nola ikusi SOINUA?


Egun on, lagunak!


Gaur berriro zientzialariak izango gara!

Beste ikasturteetan maiatzan eta ekainean ZIENTZIA lantzen dugu ikastola osoan, Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere! 
Eta esperimentu pilo egiten ditugu!





2 urteko gelan SOINUAri buruzko esperimentuak egin ohi ditugu.
Aurreko egunean Bienvek soinu ibiltariaren esperimentua proposatu zuen.



Eta gaur Gemak esperimentu berri bat ekarri digu!

Zuek ikusi izan duzue inoiz soinua? Ez?
Noski, soinua entzun egiten dugu, baina ez dugu ikusten, ezta? 
Gemak erakutsiko digu nola ikusi ahal dugun soinua! Adi egon! 👀



Zer iruditu zaizue esperimentua?
Gemak erakutsi digu esperimentu bikaina soinua ikusteko!


Ba animatzen bazarete esperimentu hauek egiten eta konpartitu nahi baduzue (bideoak, argazkiak, marrazkiak...), bidali guri beti bezala, ados?

Agur zientzialari ausartak!
MUXU ERRALDOI BANA!






Gure lagunek primeran pasatzen dute!

Kaixo lagunok!

Gaur Anek eta Felipek bideo batzuk bidali dizkigute! Ikusi nahi?



Ane tximeletak egiten ibili da egun hauetan! Polit politak geratu zaizkio!
Aupa Anetxu!



Beti bezain zoriontsu, Ane!



Felipek bere motorra hartu du bueltatxo bat emateko.
Marley, bere txakurra, berarekin doa!


Ene Felipe! Zein ausarta izan zaren!




Eskerrik asko, txikitxuak! 
Bideo edo argazki gehiago baldin badituzue, gurekin partekatu!
Laster arte!

2020(e)ko maiatzakren 21(a), osteguna

PILO, PILO, BARRASKILO!

Kaixo lagunok!

Barraskilo gehiago jaso ditugu!


Lander oso langile ibili da barraskiloak egiten!

Gainera, Aitanaren laguntzaz emaitza ezinhobea izan da! 
Hauek bai direla parea, karakola eta barea!

Jareren udaberriko festa!

Jarek bere udaberriko festaren bideoa bidali digu. Bistan dago gure saltseratxoa primeran pasatzen ari dela. Gozatu ezazue!

2020(e)ko maiatzakren 20(a), asteazkena

Pita, pita, gure margaritak!

Kaixo txikiak!

Gelako lagun batzuek margaritak bidali dizkigute! Lan ederrak egin dituzte!

Enara bere motorrarekin paseatzen egon da egun hauetan! 
Leku guztietatik atera dira loreak! Baina... margaritak? Non egongo ote dira?


Hemen topatu ditu batzuk!
Enarak etxera eraman nahi ditu guztiak!


Landerrek margarita GORRIA aukeratu du, eta petaloak margotu dizkio! 
Lan bikaina, mutil!

Enarak bere gustokoen kolorea nahiago du: arrosa. Oso langilea da bera!

Eta emaitza ederra! Zelako margarita alaia egin duzun, artista!

2020(e)ko maiatzakren 19(a), asteartea

ESPERIMENTU BERRIA: SOINUA


KAIXO AUSARTAK!!!

JADANIK KALEAN IBILI ZARETE ETA BEGO ESAN DUEN BEZALA LOREAK IKUSI DITUZUE, BAINA ZERBAIT ENTZUN DUZUE? SOINUREN BAT? 


ESPERIMENTU BERRI BAT BURURATU ZAIT SOINUAREKIN EGITEKO. SOINU IBILTARIA EDO TELEFONOA DEITZEN DA,PREST ZAUDETE EGITEKO? ANIMO LAGUNAK! 




SOINU IBILTARIA/ EL SONIDO VIAJERO:

MATERIALAK/ MATERIALES:
  1. Plastikozko edalontzi bi edo jogurta pote bi./ 2 vasos de plástico o yogures vacíos.
  2. Orratza./Aguja.
  3. Haria edo lokarri fina./ Hilo o cordel fino.
NOLA EGITEN DA./ PROCEDIMIENTO:

 Bi edalontziaren erdian, orratzarekin zuloa egiten dugu./ Hacemos un agujero con la aguja en el centro del fondo de los vasos.
Hariari morapiloa egiten diogu ez irtetzeko./Metemos el hilo o cordel y hacemos un nudo para que no se salga
Haria fina bada zotz edo kartoi zati bat ipini ahal duzue./ Si el hilo es fino se puede poner un trocito de palillo o cartón en el nudo. 
Tira egin eta hitz egin beste edalontzitik entzuteko./ Estirar y hablar por un vaso para escuchar por el otro



ZER IRUDITU ZAIZUE ESPERIMENTUA? ANIMO AUSARTAK ETA NAHI BADUZUE EDALONTZIAK EDO JOGURTA POTEAK APAINDU AHAL DUZUE. PRIMERAN ATERAKO ZAIZUE!!!!!!! 
MILA KILO MUSU!!!!

bienvenidamarquez@muskizkoikastola.eus




2020(e)ko maiatzakren 16(a), larunbata

Zorionak Paule!!!

ZORIONAK PAULE!


Gaur gure Paulek 3 urte bete ditu! 
Espero dugu eguna primerakoa izatea!




OSO ONDO PASA LAZTANA!
MUXU ERRALDOI BAT ZURETZAT!


Paulek argazki batzuk bidali dizkigu bere festa antolatzen!
Hori bai festa ederra! Eta goxoa! 
Eskerrik asko, laztana!




2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

Margaritekin jolasean: olerkia eta esperimentua

Kaixo txikiak!

Kalera irten eta zein polita dagoen dena! 
Etxean egon garen bitartean irten dira loreak eta natura gure inguruan esnatu da gu konturatu gabe!
Ziur gaude lore asko ikusten dituzuela kalean. Baina ikusi al dituzue margaritak? 

Gaur bi proposamen ekartzen dizkizuegu margaritekin egiteko. Aurrera bideoa!




Eta hemen utziko dizkizuegu margaritaren olerkiak:

GORRIA egin nahi baduzue, sakatu HEMEN
HORIA nahi baduzue, HEMEN
URDINA nahi baduzue, HEMEN
Eta beste EDOZEIN KOLOREA, HEMEN (familien laguntzaz idazteko)





OHARRAK FAMILIENTZAT/NOTAS PARA LAS FAMILIAS:

1) Esperimentu honetan kolorante URDINA berehala ikusten da petaloetan. Urdina daukaten nahasketek ere (morea, berdea...) azkarrago tintatzen dituzte loreak. Kolore HORIAri gehiago kostatzen zaio. / En este experimento el colorante AZUL se ve enseguida en los pétalos. Los colores mezclados que lleven azul (morado, verde...) también teñirán más rápido las flores. El color AMARILLO es el que más tarda en teñir.

2) 2 urteko umeak oso txikiak dira kapilaritatearen kontzeptua ulertzeko, baina azaldu ahal diezue loreek ura edaten dutela, guk bezala. Normalean ez dugu ikusten ura gardena delako, baina kasu honetan ura koloreztatuta dagoenez, ikusten da nola "zikintzen" diren. / L@s niñ@s de 2 años son muy pequeñ@s para entender el concepto de capilaridad, pero les podéis explicar que las flores beben agua, al igual que nosotr@s. Normalmente no lo vemos porque el agua no tiene color, pero en este caso, como el agua está teñida, vemos como las flores se "manchan".





Espero dugu ondo pasatzea lore artean! Muxu handi bat, lagunak! MUAK


begoetxebarria@muskizkoikastola.eus


ITXASO GRANADOS ZORIONAK!!!!


KAIXO LAGUNAK!!!

GAUR ITXASO GRANADOSEK 3 URTE EGITEN DITU!!!

ZORIONAK PRINTZESA!!!!


OSO ONDO PASA EGUNA!!!
MUSU POTO POTOLOA!!!!


2020(e)ko maiatzakren 14(a), osteguna

Matxinsaltoak hemendik hara!!!

Kaixo laguntxoak!!!

Matxinsalto batzuk topatu ditugu Muskizen! 
Alde batetik bestera daude saltoka! Ikusi al dituzue?

Ez galdu bideo dibertigarri hau! 


Gora matxinsalto politak!!! 

BARRASKILO ARTEAN JARRAITZEN DUGU

Kaixo lagunok, egun euritsuak ditugu aste honetan, eguraldi ezin hobea barraskiloak aurkitzeko.

Enara daukagu eskulan polit bat egiten. Berak txitxirioak erabili ditu oskola apaintzeko, ideia ona, Enara, baina utzi batzuk lapikorako!


Jonek bideo polit bat bidali digu. Bertan erakutsi dizkigu aurkitu dituen barraskilo ezberdinak baina.... batek ez dauka oskolik, nola da posible?! 
Aaaaa, ez dela barraskiloa, barea baino!! 
A, ze parea, barraskilo eta barea!!
Plastilinazkoak ere oso ondo geratu dira eta zein ondo ikasi duzun olerkia, Jon!

Maddalenek bideo bat bidali digu, "Pixar"ekoen enbidiarik ez duena.
Maddalenek irakatsi nahi digu hatz puntekin zein ondo margotzen duen. Gainera benetazko barraskiloak bezala, lurretik arrastaka ibili da mugitzen. Zu bai barraskilo polita zarela!!

Hemen jartzen dizuet "Kaixo barraskiloa" bideoa, aspaldikoa da baina espero dut gustokoa izatea, ondo segi kuadrilla!




2020(e)ko maiatzakren 12(a), asteartea

BARRASKILO, BARRASKILO...

Laia gonzález, txintxo-txintxo dabil lanean akuarelekin, primeran laztana!


Alaiak Imanolen eskulan dotorea osatu du, zu bai artista!


Beñat ere oso kontzentraturik dago bere barraskiloa berdez margotzen


Baina olerkia eta abestia ere ondo ikasi ditu, oso ondo Beñat!




Ezetz asmatu nor aurkitu duen Jarek paseatzera atera denean, BAAAIII, "Imanol karakol"!! Mukiak ematen dioten IGUINARI aurre egin, eta eskuan hartu du marraskiloa, oso ondo Jare!!
Gero bere bertsioa egin du. Eskulan polita!


Vegak ere olerkiak ikasi ditu! Eta puzzlearekin jolastu ondoren, 
olerkien irudiak margotzen ibili da! Zein ondo!


Bego, Oihan eta Araia animatu dira ere plastilina egiten! 
Ikusi dituzue barraskiloak?Eta... sugeak!!???



June eta Iker ere jo ta ke ibili dira asteburuan plastilinazko marraskiloak egiten...


... ez dakit marraskiloek edukiko duten zuek biok duzuen aina konplizitate, lan polita bikote!

 
  Paulek lan ederrak egin ditu olerkiarekin eta abestiarekin. Bata paperezko bolatxoekin eta bestea seilloekin, oso lan ederra Paule!


Hemen duzue "Imanol Karakol"-en lehengusoaren bideo bat, ea gustokoa duzuen. 



Azkenik, beste bideo bat gorputza astintzeko



Animatu zaitezte argazkiak eta bideotxoak bidaltzen gure mailera, muxu mukitsu asko!!


idoiagoitia@muskizkoikastola.eus