marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

2 URTEKOAK LAN ETA LAN!

Kaixo lagunok!

Hau poza zuen berri jasotzen dugunean! Ez dago batere gaizki etxean egotea, eh? Batez ere honelako gauza politak eginez gero familiarekin! Begira!

Ane oso langile ibili da egun hauetan!



Begira zein polita geratu zaion artelan hau! Txapelduna!

Asier eta Ibai ogia egiten egon ziren asteburuan


Ummmmm... bai itxura ona!

Gustora jango nuke nik horrelako bat!

Eta Oierrek bizkotxoa egin zuen aitarekin!

Txokolatea ezin falta, noski!


Ene! Nik ere probatu nahi dut!



Ikusten dugunez, primeran pasatzen ari zarete etxean ere! Familiak oso lan polita egiten ari dira momentu ahaztezinak bizitzeko egoera honetan! Zorionak denoi!

Eta gogoratu, lagunak: Dena ondo joango da! Aurrera!


#LORTUKO DUGU
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO



KOLOREAK GUSTOKO DITUGU!!


Egun on, Ibonek proposamen batzuk ditu egun hauetarako. Hona hemen:

Kaixo lagunak!!!
Gaur lehendabizi bideo bat utziko dizuegu familian ikusi ahal izateko. Pirritx, Porritx eta Marimototsen "Zazpikoloroa" ikuskizuna da; bertan, abestiak, dantzak, pailazoak eta, batez ere, KOLOREAK aurkituko dituzue. Espero dugu bideo honekin ongi pasatzea.
https://youtu.be/tf8IAOfTAi4

Eta ondoren...
Faltan botatzen duzue margotzea? Marrazki polit batzuk ditugu margotzeko. Margotu ondoren bidali argazkiak blogean partekatzeko.
https://drive.google.com/open?id=1_o51o38eIM_KDyV0lnznx9qEac1mrp4T

Eta azkenik, abesti bat daukagu zuentzat: "Zazpi kolore". Espero dugu guri bezain beste gustatzea.
https://youtu.be/XXKNvZ4oaN4

Gurasoek ere abestu nahi baduzue, hemen daukazue letra.
https://kantukolore.eus/zazpi-kolore-letra/

Zuen argazkien zain! Musu handi bana!






EZ DAGO ASPERTZERIK!!

:
Gure laguntxoak ez dira aspertzen. Jo ta su dabiltza, hainbat saldatan sartunda. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk:

Jarek primeran ikasi du "Udaberria datorrenean" abesten, gainera UKELELE hitza izuuuuugarri gustatzen zaio. Segi horrela, Jare



Baina zenbat KOLORE!! 


  Junek eta Ikerrek ere ez dute denbora alferrik galtzen. Izugarrizko horma-irudia egin dute, zein ondo pasatzen ari diren!




 Inar beste etapa bat betetzen ari da. Pardelari agur esan dio eta bere lorpenak disfrutatzen dabil. Zu bai txapelduna!



  Zein jostagarria den plastilinarekin jolastea

 Egundokoa montatu duzuna mangerarekin, den-dena busti duzu!






Alaia oso langile dabil eta bere ahizpa Maorerekin batera, eskulan politak egin ditu

 Koloretako munstro hoiek primeran daude gero!

 Baina.... makarroiak ez ote dira jateko?!
Beñatek gaur porrusalda egingo du bazkaltzeko. Ummm, oso ondo usaintzen du!!


 ...baina beste lan batzuk ere egiten ditu. Gaur berari egokitu zaio makinista izatea, hori bai sortea!


India makillajearekin jolasten ibili da. Gero hatz puntekin erromako zubi eder bat margotu du. Hori da esku trebetasuna, hori!!



Mosu handi bana, lagunok!









2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

2 urteko artista tximistak!

Kaixo lagunok!

Artelan gehiago jaso ditugu! Ikusi nahi dituzue?
Beitu zelako artistak ditugun 2 urteko gelan!

 Iraiak eta Norak ostadarra egin dute gatza margotzen klarionekin!


Eta emaitza zoragarria da! Eskerrik asko, artistak!




Felipe Picasso lanak egiten ibili da. Polita, ezta?


Laiak eta Ohierrek primeran pasatzen dute akuarelekin margotzen!
Lan talde aparta!


Eta ikusi duzue zein dotore dagoen Asier bere betaurreko berriekin?
Horrela ez zaio ezer eskapatuko! Txapeldun!



ESKERRIK ASKO, LAGUNOK!
Segi disfrutatzen eta zuen lanak gurekin partekatzen!
Besarkada handi handia politak!

#ni etxean geratzen naiz
#lortuko dugu
#dena ondo joango da


TULIPAN TXIKIAREN IPUINA


Kaixo lagunak, ze moduz zaudete?
Udaberriarekin jarraituz ipuin bat kontatuko dizuet, OK?
Prest zaudete?
Orduan, begiak zabal zabalik, belarriak tente tente eta ahoa itxita....
ipuina hastera doa.....




                            Polita izan da?? Espero dut baietz. 


Orain Tulipan txikiaren marrazkia egin nahi baduzue animatzen zaituztet!!! Animo txapeldunak!!!! Gero zuek egiten dituzuen marrakiak gure blogean ipiniko ditugu. Bidali nire helbidera.

 Hauxe da:
bienvenidamarquez@muskizkoikastola.eus

Animo nire AUSARTAK!!!!
LORTUKO DUGU!!!


                                 

2020(e)ko martxoaren 26(a), osteguna

2 urtekoak lanean jo ta ke!

Hemen dugu Asier bere etxean, Bob esponja ikusten duen bitartean, erromako zubi polit bat margotu duela. Oso ondo, txapeldun!
Beñat ere etxean geratu da eta kamiseta bat diseinatu du. Polita geratu da, ezta?
 Oinatzek denbora librea erabili du "udaberriko madalenak " egiteko. Politak geratu direla..., ez dago dudarik. Seguru gozo ere egongo direla. Oso ondo, sukaldari!


 Irakasleok ere, etxean geratuko gara eta hemen dago Idoiaren ostadarra.




Animatu zaitezte argazki eta bideo gehiago bidaltzen, muxu handi bana!
idoiagoitia@muskizkoikastola.eus

IXONEREN URTEBETETZEA DA!!!!

ZORIONAK!!!!!!





2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

IXONE ARTISTA!!!!

Hemen dugu gure Ixone artista!!!! 


Pintzelarekin marrazki bat egiten!!!



Beste artelan batzuk egiten.

AAAAA eta bihar bere urtebetetzea izango da........



2 URTEKOEN OSTADARRA GEHIAGO!!!

Kaixo lagunak hemen doakizue ostadarra gehiago!!!!



Baina ze polita Paularen ostadarra!!!


Irati eta bere ahizpa Ane ere a zelako ostadar erraldoia!!!



Luka plastilinarekin animatu da ostadarra egiten! Primeran dago!!


Jarraitu horrela primeran hari zarete!!!!








Iker eta Juneren urtebetetzea da!!



2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

2 urtekoen ostadarrak! Gora koloreak!

Eskerrik asko, lagunok!

Egun hauetan zuen ostadarren argazki politak ikusi ditugu! Zuek bai artistak! 
Lortu duzue Muskiz kolorez betetzea! Animo berriro ere, lortuko dugu!

Hona hemen laguntxoen argazkiak:



Beñat hainbat ostadar egiten animatu da! Beitu hau zein handia!

Oso polita!


Eta hau plastilinarekin! Zoragarria!



Eta Jarek ideia bikaina izan du! Ostadarraren koloreak marrazki eder honetan!



Oso polita, laztana!

Iker eta June lan eta lan ibili dira ere bai!


Eta Enarak ere beste mezu baikor batekin: dena ondo aterako da! Seguru baietz!



Aupa Nora! Zoragarria ostadarra gometsekin!

Iraia eta Nora plastilinarekin! Gora koloreak!

Alaiak ostadar zoragarria eta eguzki polit bat bidali digu! Zelako artista!

Modu onena udaberriari ongi etorria emateko: koloreekin jolastea!


Itsaso bere ostadar koloretsua paseatzen egon da trizikloarekin! ideia bikaina!


Inar oso langile egon da ere: bi ostadar egin ditu!

Eskerrik asko, polita! Dena ondo aterako da!

Maddalenek ere etxea kolorez bete du!




Eta gainera udaberriko paisaia ederra egin du! Ongi etorri udaberria!

Izei, bai polita! Eta zelako eguzki martxosoa!

Enarak pegatina politekin apaindu du bere ostadarra! Mila esker, laztana!

Laia artista! Beste ostadar bat kolorez beteta! Ederra!


Oierrek lan handia egin du egun hauetan. Dena ondo aterako dela argi utzi nahi du eta!

Ziur gaude, Oier!

Eta Luka klarionekin animatu da gatza margotzen! Pote ederra egin duzu, Luka! Mila esker!

Jonek ongi etorria eman dio udaberriari eskulan polit hau egiten!

Zelako ostadar koloretsua!!!!

Eta hemen liburu polita udaberriari buruz! Eskerrik asko, Jon!


Vegak ere ongi etorria ematen dio udaberriari jolasten!

Ene! Baina... andereño Gema etxeko lanekin! Aupa Gema, zoragarria da!

Felipek ere bere ostadarra erakusten digu! Mila esker, laztana! Oso polita!

Laia ostadarra egiten animatu da!

Zelako koloreak! Ederra!

Eta beste artelan bat, ideia bikaina!



Benetan polita!

Iratik gatza margotu du! Hori bai ostadar ederra, txikitxo! Mila esker!





Eta ostadar gehiago baldin badituzue, edo gurekin partekatu nahi baduzue beste eskulantxoren bat udaberriari buruz, bidali mesedez! Horrela denok ikusiko dugu! 
Animatu zaitezte!



Si tenéis más arco iris o si queréis compartir con nosotrxs alguna manualidad sobre la primavera, enviadla por favor! Así todxs lo veremos! Animaros!