marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 30(a), osteguna

"Koloreak ikasten" eta koloretako lanak!

Kaixo lagunok!

Gure txikiak olerkiak eta koloreak ikasten ibili dira etxean egun hauetan, 
eta batzuk "Gure olerkiak eta abestiak" liburuxka osatzen hasi dira! Begira!

Laiak oso polita margotu du abestiaren irudia! Asko gustatu zaio abesti hau eta primeran daki!


Beñat oso langile ibili da egun hauetan. Mantala jantzita eta guzti!

"Koloreak ikasten" abestia bertsionatu digu! Txalo bero bat!

Eta Nahiaren laguntzaz udaberriko olerkiaren irudia apaindu du! Ederra laguntxoak!


Olerkia ikasi du baita ere, entzun nahi?

Maddalenek ederto margotu ditu irudiak! Txapelduna!

Izei etxean ikastolan bezain langilea da!

Zoragarria! "Koloreak ikasten" abestiaren irudia prest!


Norak bideo hau bidali digu! Hori bai artea!

June eta Iker koloreekin esperimentatzen egon dira! Ideia aparta!


Indiari asko gustatzen zaio margotzea! Ederra geratu zaio abestiaren irudia!


Jonek koloreak nahastea erabaki du! Eta kolore gehiago sortu ditu!

Jareren olerki eta abestien bilduma martxan dago. Oso polita, laztana!



Olerkia asko gustatu zaio, eta primeran ikasi du!
Mila esker txapelduna!


Paulek teknika berria erabili du bere lana egiteko: paperezko bolatxoak itsatsi ditu! 
Eta emaitza ezinhobea da! Artista!


Akuarelak ezin dira falta ezta ere! Gora koloreak! Ederra geratu da olerkia!



Laiak ere lan pilo egin du! Eta bere liburuxka oso polita geratzen ari da!

Ixonek ere margotu du "Koloreak ikasten"abestiaren irudia!


Zein langilea den gure Ixone maitea!

Eta beti bezain irribarretsu! Txapelduna!


Eskerrik asko, txikitxoak! Poza handia hartzen dugu zuen berri izatean, segi horrela!
Muxu erraldoia!!! Segi disfrutatzen!!!

2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Noraren Aste Santuko oporrak!!!

Aurten aste santuko opor bereziak izan ditugu, ezta?
Ez dira izan guk espero genuen bezalakoak, baina hala eta guztiz ere, ez dira falta izan ondo pasatzeko momentuak, eta hori da garrantzitsuena!

Begira zein ondo pasa duen Norak bere familiarekin!


Txalo bero bat, familia! Irri egitea da gakoa!

#LORTUKO DUGU
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Irria galdu gabe!!!

Kaixo txikitxoak!!!

Zelan zaudete? Jolas gehiago jaso ditugu! Begira begira!



Paulek primeran pasatzen du plastilinarekin!


Eta Peppa Pig-en gailetak egin zituen!!! Ziur nago goxo goxo zeudela!!!


Vegak emozioen jolasa egin du! Ezetz asmatu nola sentitzen den gaur?
Oso pozik, noski!





Laiak ez du denbora alferrik galtzen! Bizikletarekin eta patinetarekin jolastea asko gustatzen zaio, baina Izarorekin bada askoz hobeto!!!


Eta mozorroak ezin dira falta! Ikusi duzue Izarok egindako erizain mozorroa Lairentzat?
Eta Athletic animatzen aita bezala? (edo agian, aita baino gehiago... 😉)


Zelako parea, karakola eta barea!


Ondo segi, txikiak! Apurka apurka hasiko gara kalera joaten, lagunak urrunetik agurtzen, familia ikusten... egun bat gehiago etxean, baina egun bat gutxiago berriro besarkatzeko! Animo!

 #LORTUKO DUGU
#DENA ONDO JOANGO DA



IPUINA: TXIMELETA ETA LOREAK


KAIXO LAGUNAK!!!!

HEMEN BERRIRO GATOZ BESTE IPUIN BATEKIN. UDABERRIAREKIN, TXIMELETAK ETA LOREAK IKUSIKO DITUGU.
GOGORATU IPUINA HASTEAN, BEGIAK ZABAL ZABALIK, BELARRIAK TENTE TENTE ETA AHOA ITXITA......


GUSTATU ZAIZUE? 

BENO ORAIN ESKULAN BAT PROPOSATZEN DIZUET, ARRAUTZEZKO KARTOIAREKIN TXIMELETA BAT EGITEA. 


ETA ARRAUTZA KARTOIA APROBETSATZEKO LOREAK EGIN AHAL DITUZUE.


ANIMO AUSARTAK, EA NOLA ATERATZEN ZAIZUEN!!!!
SEGURASKI PRIMERAN EGINGO DUZUELA.

MUSU ERRALDOIA!!!!!


             






2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Zorionak Felipe!!!

Gaur egun berezia da: Feliperen urtebetetzea!!!

Eta dotore dotore jantzi da egun honetan!! Freddie Mercury-ren estiloan!!

Zelako jaia prestatu dioten etxean!

Baina zenbat urte bete dituzu? Ene! Bai azkar pasatzen dela denbora!

Eta afaltzeko... pizza!

Urtebetetze ahaztezina izan da!




Zorionak laztana! Muxu handi bat!!!



GURE TXIKITXOEN ARGAZKI GEHIAGO


Jon poz-pozik dago etxean blokeekin jolasten. Baina hori Petronorreko tximinia baino altuagoa da eta!!

  Aita eta amarekin guztioi erakusteko Athletic zaleak direla, aupa!

 Junek eta Ikerrek argazki hauek bidali dizkigute, baina.... zer dira, katutxoak edo sagutxoak? Xarmangarriak benetan

 Alaiak daukan poza!! Diploma berezia jaso du, zu bai txapelduna!!
 Jarraitu argazki eta bideo politak bidaltzen, asko maite zaituztegu!!

idoiagoitia@muskizkoikastola.eus

LORTZEN ARI GARA, LAGUNOK!!







2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Olerkia eta kanta

Egun on!

Gaur proposamen gehiago ditugu udaberriari buruz! Ikusi nahi? Aurrera bideoa!



Hemen olerkiaren irudia deskargatu ahal duzue, nahi duzuen bezala margotzeko:
Aquí podéis descargar el dibujo de la olerki, para pintarlo como queráis:

https://drive.google.com/file/d/1kj5lVjAS8p_nnCc3oqkdaJxds6l3WWhT/view

Eta gainera kanta polita daukagu zuentzat! Zelaietan mila kolore baldin badaude, zer moduz ikasten baditugu koloreak? 





Eta hemen, abestia deskargatu ahal duzue zuri beltzean, zuek margotzeko!
Y aquí tenéis la letra de la canción en blanco y negro para colorear!




Gogoratu: etxean marrazki hauek edo udaberriari eta koloreei buruzko eskulanak, dantzak edo jolasak egiten badituzue, bidali argazkiak eta bideoak hona eta blogera igoko ditugu:
Recordad: si en casa hacéis estos dibujos o diferentes manualidades, bailes y juegos sobre la primavera y los colores, enviadnos las fotos y los vídeos aquí y lo subiremos al blog:


begoetxebarria@muskizkoikastola.eus


ONDO SEGI LAGUNAK!

#LORTUKO DUGU
#DENA ONDO JOANGO DA
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO





2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Marigorringoak eta Udaberriko loreak!

Kaixo lagunok!

Udaberriko lore apartak egin dituzue! Zelako lan politak! 
Eta gainera erakutsi diguzue etxean denbora asko daukazuela gauza dibertigarriak egiteko! Zuek bai artistak!
Disfrutatu bideoa, txapeldunak!




GORA MARIGORRINGOAK!

2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

"LILI LORE" OLERKIA

"LILI LORE" OLERKIA



Zuri-beltzez irudi berdina, zuek margotzeko, hemen:
Aquí tenéis la misma imagen en blanco y negro para pintar.

https://drive.google.com/file/d/12rhECAkWZ8UaKI76P6SDi6S1UBJxXsTT/view?usp=drivesdk

...eta bidali hona:
...y la podéis enviar a esta dirección:

idoiagoitia@muskizkoikastola.eus