marigorringoak

marigorringoak

2019(e)ko urriaren 11(a), ostirala

MARIGORRINGOAK GARA GU!!

Ongi etorri MARIGORRINGOen txokora, 2 urteko umetxook. Egokitzapen aldia pasatu da jada, eta bada garaia gure eguneroko errutinetan aritzeko. Aurrera!!



 Arte eta logika gelan, batzuetan, arearekin jolasten dugu. Beste batzuk plastilinarekin aritzen gara eta barraskilo eta zizareak egiten ditugu.









 Gela sinbolikoan ere trenekin, panpinekin, sukaldetxoan... aritzen gara


 Astean hirutan fruta jaten dugu eta PILO BAT GUSTATZEN ZAIGU!!







 Baina patiora ateratzen garenean.... zein ondo ibiltzen garen!!








 Koltxoneta gelan ausartak eta trebeak gara gero!!








 Musika tresnekin soinuak ateratzea ere gustoko dugu. A, ze zalaparta ateratzen dugun!!











Bazkaltzeko ordua da. Nagusien modura, guk bakarrik jaten dugu.




Neka-neka eginda gaude. Lo egiteko ordua da.