marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 9(a), osteguna

GURE MARIGORRINGO TXIKIAK JOLASTEN

Gure laguntxoak ez dira aspertzen. Gaur Beñatek xaboiak egin ditu


 Ideia ezin hobea, aitzakia daukazu eskuak sarriago garbitzeko, ezta?


Gero ondo garbitu du sukaldea erratzarekin


 Eira eskulanetan aritu da egun hauetan eta gauza pilo bat egin du bere gurasoen laguntzaz. Marrazki hau Eiraren "autoerretratoa" ote da?




 Artelan ikuskarriak!


 Hemen dugu Jon, Ibonek proposatutako marrazkiak margotzen


 Gemmak proposatutakoak ere bai...


 ...eta baita ideia berriak ere, oso "udaberritsuak" guztiak!!


 June eta Iker gaileta gozoak prestatzen ari dira...


 Jostagarria da irinarekin marrazkiak egitea mahaian ere, probatu beharko dugu gela sentsorialean


  "gorde bat edo bat guretzat!"


Beñatek bere tximeleta margotu ondoren.... pintzelarekin "makilatu" da. Aurpegi hori ikusi nahi nuke!!


Ivannak bere panpina erakutsi nahi digu, baina ZEIN DA BENETAZKO ELSA ETA ZEIN PANPINA?!


Mikele bere amatxurekin dago dominora jolasten. Ez egin tranparik gero!!


Begok proposatu zuen bezala, Itsaso koloreak ikasten ari da, baina INGELESEZ! Very well, Itsaso, nabaritzen da irakasle ona daukazula



 Baina dena ez da lan egitea izango, hemen dabil txirristan jolasten. Kontuz mamai busti gabe!


 Baina Frozen pelikula ikusten ari naiz!? Eeeeez, Ivanna da bere soineko dotorearekin!


Amaitzeko post honekin, Alaia daukagu koloreak eta formak bereizten ikasten, itzultzerakoan andereñoak baino gehiago jakingo duzue!!


OSO ONDO LAGUNTXUOK! SEGI ZUEN ARGAZKI, BIDEO ETA LANAK BIDALTZEN!

idoiagoitia@muskizkoikastola.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina