marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko martxoaren 20(a), ostirala

ONGI ETORRI UDABERRIA!

Kaixo lagunok!

Gaur udaberria hasi da! Aurten pixkat ezberdina izango da, etxetik disfrutatu behar izango dugulako urtaro berria. Hala ere, koloreak bilatuko ditugu!

Bideo honetan Begok kontatuko digu zergatik gustatzen zaion udaberria!



Eta nahi baduzue hemen dituzue ideia batzuk ostadarrak sortzeko eta koloreekin jolasteko!!! Begira, begira!


Gatza margotu klarionekin eta pote batean sartu.


Plastilinazko txurroak egin eta ostadarra sortu.


Eskuak (edo beste objektuak) estanpatu ostadarra eginez.


Fruten ostadarra, bai gozoa!


Plastikozko botiletan ura tintatu eta jolastu!


OHARRA: Ez badituzue materialak etxean ideia hauek egiteko, EZ JOAN EZER EROSTERA mesedez, etxean geratu. Seguru koloreekin jolastu ahal duzuela beste hainbat ideia ezberdinekin! Legoak, zapiak, aurpegiak margotzen... kolorez inguratuta gaude!


Eta zuen ostadarrak bidali nahi badizkiguzue, bidali hona:
begoetxebarria@muskizkoikastola.eus

ANIMO LAGUNOK! LORTUKO DUGU!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina