marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

2 URTEKOAK LAN ETA LAN!

Kaixo lagunok!

Hau poza zuen berri jasotzen dugunean! Ez dago batere gaizki etxean egotea, eh? Batez ere honelako gauza politak eginez gero familiarekin! Begira!

Ane oso langile ibili da egun hauetan!



Begira zein polita geratu zaion artelan hau! Txapelduna!

Asier eta Ibai ogia egiten egon ziren asteburuan


Ummmmm... bai itxura ona!

Gustora jango nuke nik horrelako bat!

Eta Oierrek bizkotxoa egin zuen aitarekin!

Txokolatea ezin falta, noski!


Ene! Nik ere probatu nahi dut!



Ikusten dugunez, primeran pasatzen ari zarete etxean ere! Familiak oso lan polita egiten ari dira momentu ahaztezinak bizitzeko egoera honetan! Zorionak denoi!

Eta gogoratu, lagunak: Dena ondo joango da! Aurrera!


#LORTUKO DUGU
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina