marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzakren 15(a), ostirala

Margaritekin jolasean: olerkia eta esperimentua

Kaixo txikiak!

Kalera irten eta zein polita dagoen dena! 
Etxean egon garen bitartean irten dira loreak eta natura gure inguruan esnatu da gu konturatu gabe!
Ziur gaude lore asko ikusten dituzuela kalean. Baina ikusi al dituzue margaritak? 

Gaur bi proposamen ekartzen dizkizuegu margaritekin egiteko. Aurrera bideoa!




Eta hemen utziko dizkizuegu margaritaren olerkiak:

GORRIA egin nahi baduzue, sakatu HEMEN
HORIA nahi baduzue, HEMEN
URDINA nahi baduzue, HEMEN
Eta beste EDOZEIN KOLOREA, HEMEN (familien laguntzaz idazteko)





OHARRAK FAMILIENTZAT/NOTAS PARA LAS FAMILIAS:

1) Esperimentu honetan kolorante URDINA berehala ikusten da petaloetan. Urdina daukaten nahasketek ere (morea, berdea...) azkarrago tintatzen dituzte loreak. Kolore HORIAri gehiago kostatzen zaio. / En este experimento el colorante AZUL se ve enseguida en los pétalos. Los colores mezclados que lleven azul (morado, verde...) también teñirán más rápido las flores. El color AMARILLO es el que más tarda en teñir.

2) 2 urteko umeak oso txikiak dira kapilaritatearen kontzeptua ulertzeko, baina azaldu ahal diezue loreek ura edaten dutela, guk bezala. Normalean ez dugu ikusten ura gardena delako, baina kasu honetan ura koloreztatuta dagoenez, ikusten da nola "zikintzen" diren. / L@s niñ@s de 2 años son muy pequeñ@s para entender el concepto de capilaridad, pero les podéis explicar que las flores beben agua, al igual que nosotr@s. Normalmente no lo vemos porque el agua no tiene color, pero en este caso, como el agua está teñida, vemos como las flores se "manchan".





Espero dugu ondo pasatzea lore artean! Muxu handi bat, lagunak! MUAK


begoetxebarria@muskizkoikastola.eus


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat