marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

BARRASKILO, BARRASKILO...

Laia gonzález, txintxo-txintxo dabil lanean akuarelekin, primeran laztana!


Alaiak Imanolen eskulan dotorea osatu du, zu bai artista!


Beñat ere oso kontzentraturik dago bere barraskiloa berdez margotzen


Baina olerkia eta abestia ere ondo ikasi ditu, oso ondo Beñat!




Ezetz asmatu nor aurkitu duen Jarek paseatzera atera denean, BAAAIII, "Imanol karakol"!! Mukiak ematen dioten IGUINARI aurre egin, eta eskuan hartu du marraskiloa, oso ondo Jare!!
Gero bere bertsioa egin du. Eskulan polita!


Vegak ere olerkiak ikasi ditu! Eta puzzlearekin jolastu ondoren, 
olerkien irudiak margotzen ibili da! Zein ondo!


Bego, Oihan eta Araia animatu dira ere plastilina egiten! 
Ikusi dituzue barraskiloak?Eta... sugeak!!???



June eta Iker ere jo ta ke ibili dira asteburuan plastilinazko marraskiloak egiten...


... ez dakit marraskiloek edukiko duten zuek biok duzuen aina konplizitate, lan polita bikote!

 
  Paulek lan ederrak egin ditu olerkiarekin eta abestiarekin. Bata paperezko bolatxoekin eta bestea seilloekin, oso lan ederra Paule!


Hemen duzue "Imanol Karakol"-en lehengusoaren bideo bat, ea gustokoa duzuen. 



Azkenik, beste bideo bat gorputza astintzeko



Animatu zaitezte argazkiak eta bideotxoak bidaltzen gure mailera, muxu mukitsu asko!!


idoiagoitia@muskizkoikastola.eus


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina