marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzaren 14(a), osteguna

BARRASKILO ARTEAN JARRAITZEN DUGU

Kaixo lagunok, egun euritsuak ditugu aste honetan, eguraldi ezin hobea barraskiloak aurkitzeko.

Enara daukagu eskulan polit bat egiten. Berak txitxirioak erabili ditu oskola apaintzeko, ideia ona, Enara, baina utzi batzuk lapikorako!


Jonek bideo polit bat bidali digu. Bertan erakutsi dizkigu aurkitu dituen barraskilo ezberdinak baina.... batek ez dauka oskolik, nola da posible?! 
Aaaaa, ez dela barraskiloa, barea baino!! 
A, ze parea, barraskilo eta barea!!
Plastilinazkoak ere oso ondo geratu dira eta zein ondo ikasi duzun olerkia, Jon!

Maddalenek bideo bat bidali digu, "Pixar"ekoen enbidiarik ez duena.
Maddalenek irakatsi nahi digu hatz puntekin zein ondo margotzen duen. Gainera benetazko barraskiloak bezala, lurretik arrastaka ibili da mugitzen. Zu bai barraskilo polita zarela!!

Hemen jartzen dizuet "Kaixo barraskiloa" bideoa, aspaldikoa da baina espero dut gustokoa izatea, ondo segi kuadrilla!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina