marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

Gure artista eta langile txikiak!

Kaixo gure txikiak!

Lagunen argazki gehiago jaso ditugu! 
Begira zein ondo pasatzen duten!


Nora eta Iraia artista hutsak dira. Egun hauetan artelan asko egin dituzte! 
Oraingoan akuarelekin ibili dira kartoizko tutuak margotzen!

Bai politak, Nora! Orain tutuekin jolastu ahal duzu!

Paule kirolari aparta da. Gehien gustatzen zaiona saltoak ematea da!

Animaliak maite ditu baita ere, eta oiloak primeran zaintzen ditu! 

Hara! Hori bai landare xelebrea! Banana landarea da!

Eta ezin da falta bueltatxo bat motorrarekin, eh?

Omar eta Noa plastirekin jolasten egon dira. 
Ikusi duzue zein kirikiño polita egin duten?

Eta Omarrek egin duen arraina? Zein polita!

Vegari pilo bat gustatzen zaio "Errege lehoia" pelikula, eta gaur pelikula horren puzzlea 
egiten ibila da. Niri ere asko gustatzen zait pelikula hori! Zoragarria!


Eskerrik asko, txapeldunak!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina