marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

KALEAN BAI ONDO!!

Aste honetan, hasi dira gure marigorringoak kalera irtetzen.  Mikele kalera joan da eta, kontatu digu, lehenengo egunean patinetearekin atera dela. Bigarren egunean ortura joan da oiloei eta untxiei jaten ematen baina ahateak ez dituela ikusi. Ikastolara bueltatzeko gogo handia dauka eta bere aitite ikusteko baita ere. Animo Mikele!
Mikelek etxean laguntzen du sukaldatzen, hori da estiloa, neska! 

Beñatek asko disfrutatu du bere lehen eguneko irteeran baina berehala bueltatu nahi zuen etxera jolastera, ulertezina!! ohitura falta izango ote da?

Kalean gustora dabil baina etxean puzleekin ere ondo pasatzen du. Zelako trebetasuna!




Jon kalera joan da eta  zaldiak eta ardiak ikusi ditu. Kontuz gero, ea bildotsak pentsatzen badu zure hatzamarra esparragoa dela eta koska egiten badizu!



 Ivanna oso pozik dago kalera joango delako bere lehen paseoa ematera, hori da irribarre polita!

 Eirari mesede handia egin dio kalera ateratzeak. Katiuskak eta euritakoa hartu... eta ahateak ikustera joan da.

  Aner lehenengo egunean aitarekin eta Perurekin joan da kalera, bigarren egunean amatxuk eraman ditu baina justo euria hasi da. Anerrek esan digu faltan botatzen gaitula, eta musu bat bidaltzen digu. Guk ere faltan botatzen zaituztegu!

Zihara ere kalera joan da. Lehenengo motorrarekin jolasten ibili da eta gero txakurrarekin

June eta Iker kalera joan dira eta Junek badaezpada Ikerren euritakoa eraman du. Ikerrek nahiago izan du kaskoa jantzi eta bizikletan ibili


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina