marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

TXIMIPARK 2 URTE. BIDEOA

Kaixo!

Gaur Tximiparkeko bideoa partekatu nahi dugu zuekin!
Zelako oroitzapenak! Zein ondo pasatu genuen egun horretan! 
Ikusi nahi?





Muxu handi bat lagunok! Primeran egiten ari zarete denok! Lortuko dugu! 

Etxean ere ederto!

Kaixo lagunok!

Argazki gehiago jaso ditugu etxean egindako hainbat gauzekin!!! 
Zelako poza zuen berri daukagunean! 


Paulek txikipark pertsonala dauka etxean!

Poz-pozik ikusten zaio bolen artean! Bai dibertigarria!

Eta ikusi dituzue ostadar hauek??? Zoragarriak! Zenbat kolore!

Paule, gu ere etxean geratzen gara! Animo txiki!

Vegak, bitartean, erroskilak egin ditu!

Ene, Vega bai langile!


Ummm... bai gozoak! Aurkezpen ederra!


Eskerrik asko, lagunok! Segi horrela! Une bakoitzarekin disfrutatzen! Eta gurekin partekatzen baduzue, hobeto! 
Muxu potolo denoi!

#DENA ONDO JOANGO DA
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO
#GU ETXEAN GERATZEN GARA
#LORTUKO DUGU!


2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

2 URTEKOAK LAN ETA LAN!

Kaixo lagunok!

Hau poza zuen berri jasotzen dugunean! Ez dago batere gaizki etxean egotea, eh? Batez ere honelako gauza politak eginez gero familiarekin! Begira!

Ane oso langile ibili da egun hauetan!



Begira zein polita geratu zaion artelan hau! Txapelduna!

Asier eta Ibai ogia egiten egon ziren asteburuan


Ummmmm... bai itxura ona!

Gustora jango nuke nik horrelako bat!

Eta Oierrek bizkotxoa egin zuen aitarekin!

Txokolatea ezin falta, noski!


Ene! Nik ere probatu nahi dut!



Ikusten dugunez, primeran pasatzen ari zarete etxean ere! Familiak oso lan polita egiten ari dira momentu ahaztezinak bizitzeko egoera honetan! Zorionak denoi!

Eta gogoratu, lagunak: Dena ondo joango da! Aurrera!


#LORTUKO DUGU
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO



KOLOREAK GUSTOKO DITUGU!!


Egun on, Ibonek proposamen batzuk ditu egun hauetarako. Hona hemen:

Kaixo lagunak!!!
Gaur lehendabizi bideo bat utziko dizuegu familian ikusi ahal izateko. Pirritx, Porritx eta Marimototsen "Zazpikoloroa" ikuskizuna da; bertan, abestiak, dantzak, pailazoak eta, batez ere, KOLOREAK aurkituko dituzue. Espero dugu bideo honekin ongi pasatzea.
https://youtu.be/tf8IAOfTAi4

Eta ondoren...
Faltan botatzen duzue margotzea? Marrazki polit batzuk ditugu margotzeko. Margotu ondoren bidali argazkiak blogean partekatzeko.
https://drive.google.com/open?id=1_o51o38eIM_KDyV0lnznx9qEac1mrp4T

Eta azkenik, abesti bat daukagu zuentzat: "Zazpi kolore". Espero dugu guri bezain beste gustatzea.
https://youtu.be/XXKNvZ4oaN4

Gurasoek ere abestu nahi baduzue, hemen daukazue letra.
https://kantukolore.eus/zazpi-kolore-letra/

Zuen argazkien zain! Musu handi bana!






EZ DAGO ASPERTZERIK!!

:
Gure laguntxoak ez dira aspertzen. Jo ta su dabiltza, hainbat saldatan sartunda. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk:

Jarek primeran ikasi du "Udaberria datorrenean" abesten, gainera UKELELE hitza izuuuuugarri gustatzen zaio. Segi horrela, Jare



Baina zenbat KOLORE!! 


  Junek eta Ikerrek ere ez dute denbora alferrik galtzen. Izugarrizko horma-irudia egin dute, zein ondo pasatzen ari diren!




 Inar beste etapa bat betetzen ari da. Pardelari agur esan dio eta bere lorpenak disfrutatzen dabil. Zu bai txapelduna!



  Zein jostagarria den plastilinarekin jolastea

 Egundokoa montatu duzuna mangerarekin, den-dena busti duzu!






Alaia oso langile dabil eta bere ahizpa Maorerekin batera, eskulan politak egin ditu

 Koloretako munstro hoiek primeran daude gero!

 Baina.... makarroiak ez ote dira jateko?!
Beñatek gaur porrusalda egingo du bazkaltzeko. Ummm, oso ondo usaintzen du!!


 ...baina beste lan batzuk ere egiten ditu. Gaur berari egokitu zaio makinista izatea, hori bai sortea!


India makillajearekin jolasten ibili da. Gero hatz puntekin erromako zubi eder bat margotu du. Hori da esku trebetasuna, hori!!



Mosu handi bana, lagunok!









2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

2 urteko artista tximistak!

Kaixo lagunok!

Artelan gehiago jaso ditugu! Ikusi nahi dituzue?
Beitu zelako artistak ditugun 2 urteko gelan!

 Iraiak eta Norak ostadarra egin dute gatza margotzen klarionekin!


Eta emaitza zoragarria da! Eskerrik asko, artistak!




Felipe Picasso lanak egiten ibili da. Polita, ezta?


Laiak eta Ohierrek primeran pasatzen dute akuarelekin margotzen!
Lan talde aparta!


Eta ikusi duzue zein dotore dagoen Asier bere betaurreko berriekin?
Horrela ez zaio ezer eskapatuko! Txapeldun!



ESKERRIK ASKO, LAGUNOK!
Segi disfrutatzen eta zuen lanak gurekin partekatzen!
Besarkada handi handia politak!

#ni etxean geratzen naiz
#lortuko dugu
#dena ondo joango da


TULIPAN TXIKIAREN IPUINA


Kaixo lagunak, ze moduz zaudete?
Udaberriarekin jarraituz ipuin bat kontatuko dizuet, OK?
Prest zaudete?
Orduan, begiak zabal zabalik, belarriak tente tente eta ahoa itxita....
ipuina hastera doa.....




                            Polita izan da?? Espero dut baietz. 


Orain Tulipan txikiaren marrazkia egin nahi baduzue animatzen zaituztet!!! Animo txapeldunak!!!! Gero zuek egiten dituzuen marrakiak gure blogean ipiniko ditugu. Bidali nire helbidera.

 Hauxe da:
bienvenidamarquez@muskizkoikastola.eus

Animo nire AUSARTAK!!!!
LORTUKO DUGU!!!