Egun on, lagunak!
Gaur berriro zientzialariak izango gara!
Beste ikasturteetan maiatzan eta ekainean ZIENTZIA lantzen dugu ikastola osoan, Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere!
Eta esperimentu pilo egiten ditugu!
2 urteko gelan SOINUAri buruzko esperimentuak egin ohi ditugu.
Aurreko egunean Bienvek soinu ibiltariaren esperimentua proposatu zuen.
Eta gaur Gemak esperimentu berri bat ekarri digu!
Zuek ikusi izan duzue inoiz soinua? Ez?
Noski, soinua entzun egiten dugu, baina ez dugu ikusten, ezta?
Gemak erakutsiko digu nola ikusi ahal dugun soinua! Adi egon! 👀
Zer iruditu zaizue esperimentua?
Gemak erakutsi digu esperimentu bikaina soinua ikusteko!
Ba animatzen bazarete esperimentu hauek egiten eta konpartitu nahi baduzue (bideoak, argazkiak, marrazkiak...), bidali guri beti bezala, ados?
Agur zientzialari ausartak!
MUXU ERRALDOI BANA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina