Egun hauetan ZIENTZIA ASTEA ospatzen jarraitzen dugu.
Eta, dakizuenez, 2 urteko gelan SOINUA lantzen ari gara.
Gaur jolas bat proposatzen dizuegu. Ea gustokoa duzuen!
JOLAS HAU EGITEKO BEHAR DUGU/ PARA HACER ESTE JUEGO NECESITAMOS: - Txokolatezko arrautzen barruan dauden ontzi txikiak. - Los pequeños envases que vienen dentro de los huevos de chocolate. - Osagai ezberdinak ontziak betetzeko. Osagai bakoitza bi ontzietan jarriko dugu. - Ingredientes variados para rellenar los envases. Cada ingrediente en dos envases para hacer el juego.
- Nahi baduzue, osagai berdina daukaten ontziei pegatina edo markatxo berdin bat egin ahal diezue, soinua asmatu duzuen ala ez konprobatzeko. - Si queréis, les podéis poner una pegatina o marca igual a los envases que tengan el mismo ingrediente, para comprobar si habéis adivinado el sonido.
Primeran pasa soinuekin jolasten! Ondo segi! Eta laster arte, politak! MUAK!
Kaixo lagunok, zientziaren astea ospatzen gaude eta 2 urtekoak SOINUAren inguruan esperimentatzen ari gara. Gaur kontu berri batekin nator, ea gustokoa duzuen
Zer nahiago, mendia.... ala hondartza?? Eirak argi dauka: BIAK!
Etxetik ezin irtenda egon ginen hainbeste egun baina orain, atera gaitezkela, bai ondo aprobetxatzen dugula. Eirak aukeran dauka etxetik hurbil....
Maddalen oso pozik dabil, udaberria da, eguraldi ona egiten du, kalera atera gaitezke eta.... NIKOLE JAIO DA!! Hori bai dela aitzaki ona poz-pozik dantza egiteko, zuk bai martxa!!
Jonek ideia ona izan du jolasten zegoen bitartean. Uretan loretxoak sartzen zegoen eta bururatu zaio berdinak diren loreak elkartzea. Gero ureztatu eta izozgailuan sartu ditu. Kubito "udaberritsuak" lortu dituzu, Jon!
Egun on, lagunak! Gaur berriro zientzialariak izango gara! Beste ikasturteetan maiatzan eta ekainean ZIENTZIA lantzen dugu ikastola osoan, Haur Hezkuntzan eta baita Lehen Hezkuntzan ere! Eta esperimentu pilo egiten ditugu!
2 urteko gelan SOINUAri buruzko esperimentuak egin ohi ditugu. Aurreko egunean Bienvek soinu ibiltariaren esperimentua proposatu zuen. Eta gaur Gemak esperimentu berri bat ekarri digu! Zuek ikusi izan duzue inoiz soinua? Ez? Noski, soinua entzun egiten dugu, baina ez dugu ikusten, ezta? Gemak erakutsiko digu nola ikusi ahal dugun soinua! Adi egon! 👀
Zer iruditu zaizue esperimentua?
Gemak erakutsi digu esperimentu bikaina soinua ikusteko!
Ba animatzen bazarete esperimentu hauek egiten eta konpartitu nahi baduzue (bideoak, argazkiak, marrazkiak...), bidali guri beti bezala, ados?
Kaixo txikiak! Kalera irten eta zein polita dagoen dena! Etxean egon garen bitartean irten dira loreak eta natura gure inguruan esnatu da gu konturatu gabe! Ziur gaude lore asko ikusten dituzuela kalean. Baina ikusi al dituzue margaritak? Gaur bi proposamen ekartzen dizkizuegu margaritekin egiteko. Aurrera bideoa!
Eta hemen utziko dizkizuegu margaritaren olerkiak: GORRIA egin nahi baduzue, sakatu HEMEN HORIA nahi baduzue, HEMEN URDINA nahi baduzue, HEMEN Eta beste EDOZEIN KOLOREA, HEMEN (familien laguntzaz idazteko)
OHARRAK FAMILIENTZAT/NOTAS PARA LAS FAMILIAS: 1) Esperimentu honetan kolorante URDINA berehala ikusten da petaloetan. Urdina daukaten nahasketek ere (morea, berdea...) azkarrago tintatzen dituzte loreak. Kolore HORIAri gehiago kostatzen zaio. / En este experimento el colorante AZUL se ve enseguida en los pétalos. Los colores mezclados que lleven azul (morado, verde...) también teñirán más rápido las flores. El color AMARILLO es el que más tarda en teñir. 2) 2 urteko umeak oso txikiak dira kapilaritatearen kontzeptua ulertzeko, baina azaldu ahal diezue loreek ura edaten dutela, guk bezala. Normalean ez dugu ikusten ura gardena delako, baina kasu honetan ura koloreztatuta dagoenez, ikusten da nola "zikintzen" diren. / L@s niñ@s de 2 años son muy pequeñ@s para entender el concepto de capilaridad, pero les podéis explicar que las flores beben agua, al igual que nosotr@s. Normalmente no lo vemos porque el agua no tiene color, pero en este caso, como el agua está teñida, vemos como las flores se "manchan".
Espero dugu ondo pasatzea lore artean! Muxu handi bat, lagunak! MUAK
Kaixo lagunok, egun euritsuak ditugu aste honetan, eguraldi ezin hobea barraskiloak aurkitzeko.
Enara daukagu eskulan polit bat egiten. Berak txitxirioak erabili ditu oskola apaintzeko, ideia ona, Enara, baina utzi batzuk lapikorako!
Jonek bideo polit bat bidali digu. Bertan erakutsi dizkigu aurkitu dituen barraskilo ezberdinak baina.... batek ez dauka oskolik, nola da posible?!
Aaaaa, ez dela barraskiloa, barea baino!!
A, ze parea, barraskilo eta barea!!
Plastilinazkoak ere oso ondo geratu dira eta zein ondo ikasi duzun olerkia, Jon!
Maddalenek bideo bat bidali digu, "Pixar"ekoen enbidiarik ez duena.
Maddalenek irakatsi nahi digu hatz puntekin zein ondo margotzen duen. Gainera benetazko barraskiloak bezala, lurretik arrastaka ibili da mugitzen. Zu bai barraskilo polita zarela!!
Hemen jartzen dizuet "Kaixo barraskiloa" bideoa, aspaldikoa da baina espero dut gustokoa izatea, ondo segi kuadrilla!
Laia gonzález, txintxo-txintxo dabil lanean akuarelekin, primeran laztana!
Alaiak Imanolen eskulan dotorea osatu du, zu bai artista!
Beñat ere oso kontzentraturik dago bere barraskiloa berdez margotzen
Baina olerkia eta abestia ere ondo ikasi ditu, oso ondo Beñat!
Ezetz asmatu nor aurkitu duen Jarek paseatzera atera denean, BAAAIII, "Imanol karakol"!! Mukiak ematen dioten IGUINARI aurre egin, eta eskuan hartu du marraskiloa, oso ondo Jare!!
Gero bere bertsioa egin du. Eskulan polita!
Vegak ere olerkiak ikasi ditu! Eta puzzlearekin jolastu ondoren,
olerkien irudiak margotzen ibili da! Zein ondo!
Bego, Oihan eta Araia animatu dira ere plastilina egiten!
Ikusi dituzue barraskiloak?Eta... sugeak!!???
June eta Iker ere jo ta ke ibili dira asteburuan plastilinazko marraskiloak egiten...
... ez dakit marraskiloek edukiko duten zuek biok duzuen aina konplizitate, lan polita bikote!
Paulek lan ederrak egin ditu olerkiarekin eta abestiarekin. Bata paperezko bolatxoekin eta bestea seilloekin, oso lan ederra Paule!
Hemen duzue "Imanol Karakol"-en lehengusoaren bideo bat, ea gustokoa duzuen.
Azkenik, beste bideo bat gorputza astintzeko
Animatu zaitezte argazkiak eta bideotxoak bidaltzen gure mailera, muxu mukitsu asko!!