Kaixo familiak,hilabete honetan "Udazkena" landu dugu gelan. Udazkeneko kantak, koloreak, fruituak...
Lehenengoz eta behin, hormirudi bat egiten hasi ginen. Udazkeneko koloreak nahasten zuhaitz baten enborra margotu genuen guztion artean.
Gero, umeek ekarritako eta eskolako patioan bildutako hostoekin gure zuhaitza apaindu eta orbela egin genuen.
Eta hauxe gure zuhaitz polita!!!
Umeek etxetik ekarritako udazkeneko hainbat elementuekin "Udazkeneko txokoa" sortu dugu. Ikutzeko, usaintzeko, dastatzeko, botatzeko, batzeko... hau da, sentsumenen bidez esperimentatzeko.
Eta azkenik, bakoitzak bere zuhaitza egin du. Gure besoa enborra eta hatzamarrak adarrak izan dira.
Amaitzeko koloretako hostoak jantzi dizkiegu
Eskerrik asko zuen laguntzagatik.
Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen: MARIGORRINGOAK 2017/2018
Amaitzeko koloretako hostoak jantzi dizkiegu
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina