marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Artelan berriak!

Egun on!

Oporrak bukatu dira eta laster lanean hasiko gara! Baina batzuk lan eta lan ibili dira oporretan ere! Begira, begira!


Vega tenperekin margotzen egon da! Lan zoragarriak egin ditu!

Ezetz asmatu bere gustokoen kolorea? Arrosa!

Laiak kareta hau egin du. Hori bai untxi polita!

Eta plastilinarekin ere primeran pasatzen du!

Zelako kirikiño ederrak, Laia! 

Gainera, gaur makinista izatea egokitu zaio.

Laia da makinista, makinista da!


Laster arte!!! Ondo segi!!!

OPORRALDIAN GELDITU GABE!!

Hemen dugu Izei, Aste Santuetan ere, gelditu gabe

 Arearekin olgetan, ia-ia hondartzan bezala

Hatzamarrarekin trebea zara gero, primeran margotu duzu marigorringoa!

 Plastilinarekin gustora

 Spiderman sasoian dago gaizkileak harrapatzeko, baina orain  oheratzeko ordua da


Inarrek ere gauza pilo bat egin ditu Aste Santuetan: sukaldatu, konpoketak egiten lagundu, formak ikasi, ipuinak entzun.... baina batez ere jolastu!! 



Gure Beñat oso sentibera da eta telebistan ikusi gaitunean txaloak ematen, musu bana eman digu. Guk ere asko maite zaituztegu, txikitxuok!!

2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

2020(e)ko apirilaren 13(a), astelehena

Oporretan ere lan eta lan!

Kaixo lagunok!

Egun hauetan zuen argazkiak jaso ditugu baita ere! 

Neskak hauek lan ederra egin dute purpurinarekin! Aupa Nora eta Iraia!


Eta azalpen bikaina zuek ere animatzeko etxean egiten!


Omar sukaldari lanetan ibili da! Begira bere gosaria! Zein polita utzi dituen gailetak!


Eta Noaren laguntzaz ametsen sarea egin du!

Hauek bai txiki langileak!


Felipek pizza goxoa sukaldatu du! Mamma mia! 


Eta Vega haurreskolako andereño berria da! Abestiak eta ipuinak kontatzen dizkie!


Hori bai, andereñoek ere atsedena behar dute! Bai ongi!


Laster arte! Espero dugu zuen argazki gehiago jasotzea!

#DENA ONDO JOANGO DA
#EGUN BAT GEHIAGO, EGUN BAT GUTXIAGO
#LORTUKO DUGU



Egun bat gehiago, egun bat gutxiago!


ASIER CERVEROREN EGUNA!!

Zorionak Asier!!

Ondo pasa eguna eta muxu erraldoi bat!

2020(e)ko apirilaren 11(a), larunbata