marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Irria galdu gabe!!!

Kaixo txikitxoak!!!

Zelan zaudete? Jolas gehiago jaso ditugu! Begira begira!



Paulek primeran pasatzen du plastilinarekin!


Eta Peppa Pig-en gailetak egin zituen!!! Ziur nago goxo goxo zeudela!!!


Vegak emozioen jolasa egin du! Ezetz asmatu nola sentitzen den gaur?
Oso pozik, noski!





Laiak ez du denbora alferrik galtzen! Bizikletarekin eta patinetarekin jolastea asko gustatzen zaio, baina Izarorekin bada askoz hobeto!!!


Eta mozorroak ezin dira falta! Ikusi duzue Izarok egindako erizain mozorroa Lairentzat?
Eta Athletic animatzen aita bezala? (edo agian, aita baino gehiago... 😉)


Zelako parea, karakola eta barea!


Ondo segi, txikiak! Apurka apurka hasiko gara kalera joaten, lagunak urrunetik agurtzen, familia ikusten... egun bat gehiago etxean, baina egun bat gutxiago berriro besarkatzeko! Animo!

 #LORTUKO DUGU
#DENA ONDO JOANGO DA



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina