marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

2 URTEKO LAGUNEK BADAKITE ETXEAN ERE ONDO PASATZEN

Kaixo lagunok, hemen daukagu Mikele marrazki politak egiten. Baina zelako ostadar dotorea margotu duzun, eta laguntzarik gabe, zu bai trebea!!



Aurreko egunean beste hau egin zigun, ondo aterako dela dena esaten digu, noski baitzetz!!




Zihararen amatxuk etxetik egiten du lana. Atsedenalditxoa hartzen duenean, elkarrekin jaten dute hamaiketakoa. 




Ziharak izozki gozoak prestatu ditu gurasoen laguntzaz. Zelako itxura ona!


... eta tipian eskutatzen da, kuku? non zaude?


Kimetz ere ez da aspertzen: Puzzleak, margotu, arbelarekin jolastu...


A ze martxa daukan gure Kimetzek, hori bai dela kirola egiteko modu ona sasoian egoteko, "Gure kantak" ipini eta... dantza egitera.
Baina horrenbeste energia izateko... ondo jan behar da gero, on egin!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina