marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko apirilaren 20(a), astelehena

Artelan berriak!

Egun on!

Oporrak bukatu dira eta laster lanean hasiko gara! Baina batzuk lan eta lan ibili dira oporretan ere! Begira, begira!


Vega tenperekin margotzen egon da! Lan zoragarriak egin ditu!

Ezetz asmatu bere gustokoen kolorea? Arrosa!

Laiak kareta hau egin du. Hori bai untxi polita!

Eta plastilinarekin ere primeran pasatzen du!

Zelako kirikiño ederrak, Laia! 

Gainera, gaur makinista izatea egokitu zaio.

Laia da makinista, makinista da!


Laster arte!!! Ondo segi!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina