marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

JONEN, ALAIAREN eta BEÑATEN UDABERRI FESTAK

Beñatek ilusio handiz prestatu du Udaberriko festa. Lehenengo apaingarriak egin ditu...
 ...gero sukaldean aritu da koloretako bizkotxo eta gailetak egiten...
... ta azkenik behar bezala ospatu dute!

Alaia baratzean lanean dabil. Berak loreak eta tximeletak ez ezik, lurra ereiten, barazkiak landatzen eta uzta batzen ibili da. Hori da estiloa traktorean duzuna, Alaia, zu bai zarela udaberriko lore polita eta baserritar trebea!



Jonek bidali digu bere "Udaberri festa"ren bideoa. Guri asko gustatu zaigu, eta zuei??
Animatu zaitezte zuek ere argazkiak eta bideoak bidaltzen!

idoiagoitia@muskizkoikastola.eus

Gure artista eta langile txikiak!

Kaixo gure txikiak!

Lagunen argazki gehiago jaso ditugu! 
Begira zein ondo pasatzen duten!


Nora eta Iraia artista hutsak dira. Egun hauetan artelan asko egin dituzte! 
Oraingoan akuarelekin ibili dira kartoizko tutuak margotzen!

Bai politak, Nora! Orain tutuekin jolastu ahal duzu!

Paule kirolari aparta da. Gehien gustatzen zaiona saltoak ematea da!

Animaliak maite ditu baita ere, eta oiloak primeran zaintzen ditu! 

Hara! Hori bai landare xelebrea! Banana landarea da!

Eta ezin da falta bueltatxo bat motorrarekin, eh?

Omar eta Noa plastirekin jolasten egon dira. 
Ikusi duzue zein kirikiño polita egin duten?

Eta Omarrek egin duen arraina? Zein polita!

Vegari pilo bat gustatzen zaio "Errege lehoia" pelikula, eta gaur pelikula horren puzzlea 
egiten ibila da. Niri ere asko gustatzen zait pelikula hori! Zoragarria!


Eskerrik asko, txapeldunak!

GURE ARTISTEK, TXIMELETAK ETA LOREAK EGIN DITUZTE


KAIXO LAGUNAK!!!! 
GURE ARTISTAK LAN ETA LAN IBILI DIRA TXIMELETAK ETA LOREAK EGITEN.
AUPA TXAPELDUNAK!!!!

Paule loreak eta tximeletak egiten lan eta lan!


Jare jotake lan eta lan ibili da......



Beñatek tximeletekin antzerki bat prestatu digu, zuk bai artista!!!!



Maddalen fin fin ibili da bere tximeleta eta loreak egiten!!!






Luka bere baratzean loreak landatzen animatu da!!!!!






Laia Monedero tipi tapa tipi tapa bere loreak egin ditu.



OSO ONDO ARTISTAK TXIMISTAK!!!!
BAINA ZENBAT LA EGITEN ARI ZARETE!!!
JARRAITU HORRELA!!!!
MUSU HANDI BAT!!!!




2020(e)ko maiatzaren 10(a), igandea

Zorionak Laia!!!

Kaixo txikitxoak!!!

Gure Laiak 3 urte bete ditu! Oso nagusia da jadanik!
Hemendik bidaltzen dizugu muxu potolote bat!!! MUAK!!!



Etxean photocall eta guzti jarri dute! Zein ondo!

🎊🎉🎊ZORIONAK POLITA!!!🎉🎊🎉


2020(e)ko maiatzaren 8(a), ostirala

Udaberri Festa!!!

Kaixo txikitxoak!

Orain kalera irten ahal zaretela hobeto, ezta?

Ikusi dituzue loreak zuen paseoetan? 
Eta tximeletak eta erleak?
Dantza egin duzue eguzki azpian?
Edo euri azpian? 
Matxinsaltoekin saltoka ibili zarete?
Topatu duzue Imanol karakol? 

Guk bai!
🌷🌸🌹🐝Eta gaur UDABERRI FESTA prestatu dizuegu!!!🌺🌻🌼🐞

Aurrera bideoa!


Espero dugu zuek ere UDABERRI FESTA ederra prestatzea 
eta oso ondo pasatzea!!!
Egiten baduzue, ez ahaztu argazkiak edo bideoak egiten! 
Ikusi nahi dugu eta! 😉


Esperamos que vosotr@s también organicéis una bonita Fiesta de la Primavera 
y que lo paséis genial! 
Y si la hacéis, no os olvidéis de hacer fotos o vídeos! No nos la queremos perder!😉




bienvenidamarquez@muskizkoikastola.eus
idoiagoitia@muskizkoikastola.eus
begoetxebarria@muskizkoikastola.eus

2020(e)ko maiatzaren 7(a), osteguna

GURE MARIGORRINGOEN LANAK

Gure txikiak jo ta ke lanean eta jolasean dabiltza, beti bezala!
 Laiak ez ditu gure bideoak galtzen, adi adi egon da marraskiloenak ikusten eta orain, akuarelekin margotzera
 Alaia oso langilea da baina jolastea ere asko gustatzen zaio. Hemen ikus daiteke gauza biak, lan egin eta jolastu, aldi berean egitea posiblea dela, bai horixe!

 Alaiak barraskilo bat egin du, ikusi dudan Imanolen bertsiorik politena!
 Hemen dabil Jon lan eta lan. Aizu, Jon, makarroiak dira hoiek? Bai ideia ona, tximeleta zoragarriak egin dituzue!!
Aizu, tripero, gorde zuk egindako gailetatxo batzuk guretzat!


2020(e)ko maiatzaren 5(a), asteartea

KALEAN BAI ONDO!!

Aste honetan, hasi dira gure marigorringoak kalera irtetzen.  Mikele kalera joan da eta, kontatu digu, lehenengo egunean patinetearekin atera dela. Bigarren egunean ortura joan da oiloei eta untxiei jaten ematen baina ahateak ez dituela ikusi. Ikastolara bueltatzeko gogo handia dauka eta bere aitite ikusteko baita ere. Animo Mikele!
Mikelek etxean laguntzen du sukaldatzen, hori da estiloa, neska! 

Beñatek asko disfrutatu du bere lehen eguneko irteeran baina berehala bueltatu nahi zuen etxera jolastera, ulertezina!! ohitura falta izango ote da?

Kalean gustora dabil baina etxean puzleekin ere ondo pasatzen du. Zelako trebetasuna!




Jon kalera joan da eta  zaldiak eta ardiak ikusi ditu. Kontuz gero, ea bildotsak pentsatzen badu zure hatzamarra esparragoa dela eta koska egiten badizu!



 Ivanna oso pozik dago kalera joango delako bere lehen paseoa ematera, hori da irribarre polita!

 Eirari mesede handia egin dio kalera ateratzeak. Katiuskak eta euritakoa hartu... eta ahateak ikustera joan da.

  Aner lehenengo egunean aitarekin eta Perurekin joan da kalera, bigarren egunean amatxuk eraman ditu baina justo euria hasi da. Anerrek esan digu faltan botatzen gaitula, eta musu bat bidaltzen digu. Guk ere faltan botatzen zaituztegu!

Zihara ere kalera joan da. Lehenengo motorrarekin jolasten ibili da eta gero txakurrarekin

June eta Iker kalera joan dira eta Junek badaezpada Ikerren euritakoa eraman du. Ikerrek nahiago izan du kaskoa jantzi eta bizikletan ibili