marigorringoak

marigorringoak

2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

KOLOREAK GUSTOKO DITUGU!!


Egun on, Ibonek proposamen batzuk ditu egun hauetarako. Hona hemen:

Kaixo lagunak!!!
Gaur lehendabizi bideo bat utziko dizuegu familian ikusi ahal izateko. Pirritx, Porritx eta Marimototsen "Zazpikoloroa" ikuskizuna da; bertan, abestiak, dantzak, pailazoak eta, batez ere, KOLOREAK aurkituko dituzue. Espero dugu bideo honekin ongi pasatzea.
https://youtu.be/tf8IAOfTAi4

Eta ondoren...
Faltan botatzen duzue margotzea? Marrazki polit batzuk ditugu margotzeko. Margotu ondoren bidali argazkiak blogean partekatzeko.
https://drive.google.com/open?id=1_o51o38eIM_KDyV0lnznx9qEac1mrp4T

Eta azkenik, abesti bat daukagu zuentzat: "Zazpi kolore". Espero dugu guri bezain beste gustatzea.
https://youtu.be/XXKNvZ4oaN4

Gurasoek ere abestu nahi baduzue, hemen daukazue letra.
https://kantukolore.eus/zazpi-kolore-letra/

Zuen argazkien zain! Musu handi bana!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina